Euskalunibertsitatea -- Euskal Unibertsitatea Eginez

 

Euskalunibertsitatea Posta Zerrendaren gaia:

Adiskide hori, agur t�erdi

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 1973. urtez geroztik Euskal Unibertsitatearen aldeko hausnarketa, ekimen eta ikastaro antolatu izan ditu. UEUk Euskal Unibertsitatea sortzeko zeregina bere gain hartu zuen bere II. Kongresuan. Horregatik, datozen urteetako ibilbidean eta proiektu honekin bat datozen sektoreekin elkarlanean, UEUk aldarrikapenetik harago joan eta horiek gauzatzearen alde egingo du.

UEUk Euskal Unibertsitatearen Sustapen Batzordea (EUSB) jarri zuen abian 2004ko martxoan. Honen ardura izango da Euskal Unibertsitatearen diseinu estrategikoa egitea. Ez da lan makala, ez. Beharrezkoa ikusten genuen, ordea, Euskal Unibertsitatea egingarria eta bideragarria den agerian utziko duen azterketa egitea. Gure ustetan, abiapuntu ezinhobea da aurrerago urrats sendoak eman ahal izateko. Eta horrela hasi ginen lantzen Euskal Unibertsitatea Eginez Mintegia. Arlo akademikoan, soziologikoan, ekonomikoan zein juridikoan txosten bana landu dugu, beti ere esparruko hainbat eragilerekin batera. Hauek izango dira Mintegirako oinarrizko lan-materiala.

Gogoetatik harago joan nahi dugu urtarrilaren 23an antolatuko dugun Mintegiarekin. EU sortzearen bidean urrats bat izan dadin nahi dugu, eta diagnosi bateratu batetik abiatuz, hurrengo urteetan ze nolako urratsak eman behar diren zehazten hasi, EU errealitate bihurtzeko. Izan ere, hemen dugu abiapuntua, zailtasunak zailtasun EU egingarria dela konbentzituta gaude eta.

Zein da Mintegiaren helburua, bada?. Alde batetik, UEUtik harago, Euskal Unibertsitatearen inguruko diagnosi bateratua egitea dugu helburu. Horretarako UEUren zein gainontzeko eragileen parte hartzea ezinbesteko da. Mintegiak, beraz, nolabaiteko marra markatu behar du. Bestetik, behin diagnosian ados jarrita, hurrengo urratsei begira jarri beharko dugu geure burua, beti ere Euskal Unibertsitatea gauzatzerako bidean.

Mintegiaren helburua, beraz, hirukoitza da, hiru galdera hauei erantzun behar baitie: Zer da EU? Nolakoa izan behar du, ze bideak daude gauzatu ahal izateko? Aurrera begira, zer? Galdera hauek erantzuteko izango dugun gaitasunak markatuko du Mintegiaren arrakasta nolakoa izan den.

Orain arte zerrendara bidalitako mezuak ikusteko, ikus itzazu artxibo hauek: Euskalunibertsitatea Artxiboak: . (Oraingo fitxategia zerrenda partaideek bakarrik ikus dezakete.)

Euskalunibertsitatea Posta Zerrendan nola parte hartu:
Zerrendakide guztiei mezua bidaltzeko, idatzi hona: euskalunibertsitatea@zerrendak.ueu.org.

Zerrendakide egiteko edo zerrenda uzteko, beheko atalera jo.

Euskalunibertsitatea Posta Zerrendan Harpidetzeko:

Euskalunibertsitatea posta zerrendan izena eman, ondoko eskaera-orria betez. Hau zerrenda itxia da. Zure harpidetza eskaera moderatzailearen esku geratuko da, berak erabaki dezan. Moderatzaileak berak jakinaraziko dizu mezu baten bidez, zein den azken erabakia. ere baia Zerrenda hau pribatua da; zerrendakideen izenak ez daude, harpidedun ez direnentzat kontsultagai.

    Helbide elektronikoa:  
    Zure izena (hautazkoa):  
    Nahi baduzu, pasahitz bat sar dezakezu hemen azpian. Ez dizu seguritate osoa emango, baina inork ezingo du zure izenean mezurik bidali. Pasahitz baliotsurik ez erabili, posta elektronikoz bidaliko zaizulako inoiz, eta zifratu gabe.

    Ez baduzu pasahitzik sartzen, sistemak automatikoki sortuko du bat zuretzat; mezu batean bidaliko zaizu, behin harpidetza berretsi ondoren. Pasahitza ahazten baduzu, aukera pertsonalen orrian pasahitza posta elektronikoz jasotzea eska dezakezu.
    Pasahitza sartu:  
    Pasahitza berretsi:  
    Zein hizkuntza nahi duzu mezuak ikusteko?  
    Egunean zehar bidalitako mezuak denak batera bilduma batean jaso nahi dituzu? Ez Bai
Euskalunibertsitatea Posta Zerrendako Harpidedunak:
(Harpidedunen Zerrenda zerrenda partaideek bakarrik ikus dezakete.)

Sar zurehelbidea eta harpide-zerrendara sartzeko pasahitza:

Helbidea: Pasahitza:  

Euskalunibertsitatea zerrenda uzteko, pasahitza jasotzeko, edo harpide-aukerak aldatzeko sartu zure harpide-helbidea:

Eremua hutsik uztn baduzu, ePosta helbide eskatuko zaizu.


Euskalunibertsitatea zerrendako kudeatzailea inaki.agirre at unavarra.es da
Euskalunibertsitatea kudeatzeko interfazea (baimena beharrezkoa)
zerrendak.ueu.org zerbitzariko posta zerrendak gainbegiratzeko egin klik hemen

Delivered by Mailman Phyton-ek hornitua GNU's Not Unix Debian Powered