Adiskide hori, agur t�erdi
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 1973. urtez geroztik Euskal Unibertsitatearen aldeko hausnarketa, ekimen eta ikastaro antolatu izan ditu. UEUk Euskal Unibertsitatea sortzeko zeregina bere gain hartu zuen bere II. Kongresuan. Horregatik, datozen urteetako ibilbidean eta proiektu honekin bat datozen sektoreekin elkarlanean, UEUk aldarrikapenetik harago joan eta horiek gauzatzearen alde egingo du.
UEUk Euskal Unibertsitatearen Sustapen Batzordea (EUSB) jarri zuen abian 2004ko martxoan. Honen ardura izango da Euskal Unibertsitatearen diseinu estrategikoa egitea. Ez da lan makala, ez. Beharrezkoa ikusten genuen, ordea, Euskal Unibertsitatea egingarria eta bideragarria den agerian utziko duen azterketa egitea. Gure ustetan, abiapuntu ezinhobea da aurrerago urrats sendoak eman ahal izateko. Eta horrela hasi ginen lantzen Euskal Unibertsitatea Eginez Mintegia. Arlo akademikoan, soziologikoan, ekonomikoan zein juridikoan txosten bana landu dugu, beti ere esparruko hainbat eragilerekin batera. Hauek izango dira Mintegirako oinarrizko lan-materiala.
Gogoetatik harago joan nahi dugu urtarrilaren 23an antolatuko dugun Mintegiarekin. EU sortzearen bidean urrats bat izan dadin nahi dugu, eta diagnosi bateratu batetik abiatuz, hurrengo urteetan ze nolako urratsak eman behar diren zehazten hasi, EU errealitate bihurtzeko. Izan ere, hemen dugu abiapuntua, zailtasunak zailtasun EU egingarria dela konbentzituta gaude eta.
Zein da Mintegiaren helburua, bada?. Alde batetik, UEUtik harago, Euskal Unibertsitatearen inguruko diagnosi bateratua egitea dugu helburu. Horretarako UEUren zein gainontzeko eragileen parte hartzea ezinbesteko da. Mintegiak, beraz, nolabaiteko marra markatu behar du. Bestetik, behin diagnosian ados jarrita, hurrengo urratsei begira jarri beharko dugu geure burua, beti ere Euskal Unibertsitatea gauzatzerako bidean.
Mintegiaren helburua, beraz, hirukoitza da, hiru galdera hauei erantzun behar baitie: Zer da EU? Nolakoa izan behar du, ze bideak daude gauzatu ahal izateko? Aurrera begira, zer? Galdera hauek erantzuteko izango dugun gaitasunak markatuko du Mintegiaren arrakasta nolakoa izan den.
Orain arte zerrendara bidalitako mezuak ikusteko, ikus itzazu artxibo hauek:
Euskalunibertsitatea
Artxiboak: .
(Oraingo fitxategia zerrenda partaideek bakarrik
ikus dezakete.)
|
Euskalunibertsitatea posta zerrendan izena eman, ondoko eskaera-orria betez.
Hau zerrenda itxia da. Zure harpidetza eskaera moderatzailearen esku
geratuko da, berak erabaki dezan. Moderatzaileak berak
jakinaraziko dizu mezu baten bidez, zein den azken erabakia. ere baia Zerrenda hau pribatua da; zerrendakideen izenak ez daude,
harpidedun ez direnentzat kontsultagai.
|